XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

B) Tolerantzi mugen barneko oreka fisiologikoa aldarazten duten faktoreei erantzutekoak.

Funtzio fisiologikoak konpentsazio-mekanismoen bidez ingurune-egoerari egokitzeko gaitasunaren menpean dago moldapen-maila.

Azken moldapen-mota honi gaitasun-moldapenak (capacity adaptations) deritzo.

Lan honetan, marearteko zonako animalien erresistentzi moldapenak soilik ikusiko ditugu, besteetaz, hots, gaitasun-moldapenetaz, geroko lanen batean arituko garelarik.

Marearteko zona ingurune ezegonkorra denez, bertako faunaren jasankortasun-tartea, ozeanoko beste eskualdeetako animaliena baino zabalagoa izatea espero daiteke.

Izan ere, mareartea, airean gelditzen da marea beheratzen denean; ondorioz, ingurune-faktoreen gora-beherak areagotu egiten dira.

Faktore hauei, LEWIS-ek (1964) emertsio-faktoreak deritze.

Ikertzaile honek, hiru faktore ematen ditu nagusitzat, tenperatura, argia (bere eragin termikoari dagokion heinean), eta lehorpena.

Beste bi faktore, gazitasuna eta oxigeno-gertutasunaren fluktuazioak, alegia, oso baldintza berezietan soilik izan daitezke letalak.

Tenperaturarekiko erresistentzia

Marearteko animalien tenperatura altuekiko eta baxuekiko erresistentziari buruz burutu diren ikerlanak, ugariak izan dira.

Beroak sorterazitako heriotzaren kausak, zeintzu ote diren zalantzazkoa da, eta animalia guztietan ez dira berdinak izaten kausa hauek (KONEMANN ampamp; PRECHT, 1979 b).

Askotan, tenperaturaren hiltze-muga, sistema entzimatiko sentikorrenen desnaturalketa-puntuen azpian dago.

Esate baterako, Astacus pallipes-en hiltze-tenperatura 35ampdeg;C izan arren, animalia honen ehun isolatuek ordubete batean zehar jarraitzen dute arnas egiten aipatutako tenperaturan (BOWLER, 1963 a, b).

Hotzarekiko erresistentziaren mekanismoak eta beroarekiko erresistentziarenak guztiz desberdinak dira, eta, bestalde, beheko hiltze-muga, gorputz-medioaren izozte-puntuaren azpitik dagoenean, problematsua gertatzen da berori interpretatzeko.

Animalia litoralen tenperatur erresistentziari buruzko lan gehienek, zerara jo dute: jasankortasun-tartearen zabaleraren eta tenperaturaren fluktuazio-arauaren artean egon litekeen erlazioa analisatzera.

Kontextu honetan, latitudeari eta kostaldeango animalien kokapen bertikalari dagozkien desberdintasunak, hiltze-mugan desplazamenduekin erlazionatuta daudela nabarierazi izan da.

Adibidez, SOUTHWARD-ek (1958) eta LEWIS-ek (1963) zirripedo eta gasteropodo litoralen goiko tenperatur mugak animalien zonazio-mailari eta banapen latitudinalari dagozkiela frogatu dute.

Kostaldeko goi-mailetan kokatzen diren animaliek eta animalia hegotarragoek tenperaturarekiko jasankortasun-tarte zabalagoa erakusten dute (ikus 1. irudia).

Bestalde, autore hauek, zirripedoak, gasteropodoak baino erresistenteagoak bide direla ikusi dute.

Gasteropodoei eta kuskubitakoei buruzko lan berri batzuk (ANSELL ampamp; =mCl=ACHLAN, 1980; ANSELL et al, 1980 a, b) tenperatur mugak zonazio-mailaren, banapen biogeografikoaren, eta sasoi-aldaketen menpean daudela nabarierazi izan dute.